XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mezako apaiza, ordea, aurrera ots bildurgarriei entzungor egiñaz.
Ta amonatxo ere otoitzean sakonduta ezer ezpalitz bezela.
Amonatxori zeru-itxaropen batek arpegia argitzen ziola esan zitekean...
Etxean gelditutako suiña atera zan kanpora, erdi bildurrez ta erdi zer gertatzen zan obeto ikusi ta jakitearren.
Ta ber-bertan, oraindik ogei pausu etxetik aldendu baiño len,¡dunba! kañoi-bala izugarri bat bere basetxe maitean, teillatu ta orma urratuaz...
Dunbadak bukatzean, eleizatik etxerantz atera ziranean, antxe zijoan
- Amonatxoren otoitzari eskerrak gaur bizia galdu ezpadet!- zion berekiko.
Ta amonatxok suiñari:- Orra munduko gauzetan beretan ere Jaungoikoak mezazaleei nola lagun egiten dien! Ikasi, Jose Joakin!.
ARITZONDO.
GABONALDIIlunpean genbiltzan,
orra orain argi;
animaz ilda geunden,
Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren erruki:
Jainko gizon egiña
Adanen seme giñan,
gizon pekatari,
deabru-katepean
Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren erruki:
Jainko Askatzailleak
Jaioko balitz ere
Belen-en berriki,
gugan jaio ezean,
Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren errukia:
Gugan jaiotzea du
Maria bide dala
da Jesus etorri;
aren bitartez gugan
Gora dezagun poz eta alaiki
Jaunaren errukia:
Grazi bitartez Jesus
ARITZONDO.